Zuri-beltzeko erretratua: emakumea irribarrez basoan, lepokoa eta alkandora beltza jantzita.

nor da iratxe?

Banner zuri minimalista.
Beti kostatu izan jate nire burua aurkeztu eta definitzea.


Argazkiek hitz egiten dabe, baña,

zerk mugitzen deu atzean dagoena?

 

Ile kizkurreko emakumea kamera eskuan duela, landaredi oparoa atzean duen ate baten ondoan.

Artelana artistarengandik banatu ezin dogunaren aldekoa naz, artistaren balio, nahi eta egiek definititzen bait dabe lan hori.

Hortaz, argi eta garbi gelditu dadin...


IRATXE NAZ, ARGAZKILARIE ETA EUSKALDUNE.

Hosto baten lerro-marrazki zuria, hondo argian.
Zuri-beltzeko argazkia: border collie pozik jabearen hanken artean eserita, gora begira.

GIZA ETA ANIMALI ESKUBIDEAK DEFENDATZEN DODAZ.

GAITZEZTEN DOT BESTE IZATE BATZUK ZAPALDU ETA GUTXIESTEN DEUZEN EDOZEIN IDEIA EDO BIZI EREDU.


Pertsona bat lorezko toaila batean bilduta igerileku baten ondoan, spa lasai batean.

ZIÑEZ USTE DOT IZATE, GORPUTZ ETA MAITASUN EREDU GUZTIEK MEREZI DABELA BALIOA ETA ONARPENA


Argazkilaria diskoteka-bola batean islatuta, giro ilunean.

MAITE DOT MUSIKA.



MAITE DOT NIRE BARRUEN DAUEN UMEA GOZARAZTEN DEUEN ETA NIRE HELDUTASUNAK EZARRITAKO PERFEKZIOTIK URRUNDUZ BARNE ETA KANPO EKAITZAK BARETZEN DEUZEN ETA PAZIENTZIA, ONARPENA ETA PRESENTZIA ESKAINTZEN DOZTEN EDOZEIN PRAKTIKA.



Bi pertsona landa-bide berde batean ibilian, egurrezko hesi-zutoinen ondoan, egun eguzkitsuan.




MAITE DOT UDABARRIE.

MAITE DOT KOLORE BERDEA,


MAITE DOT BEGIRATZEA,

BAI MUNDUA ETA BAI ZUEK.


Bi pertsona eskutik helduta baso batean, zuhaitz artetik urrezko argia sartzen dela.

MAITE DOT ARGIA.

MAITE DODAZ ISTORIOAK.

ETA MAITE DOT ISTORIOAK JASOTZEA.


Mai eta familia


Kriston esperientzia ✨ kamara aurreko lotsak desagerrarazteko gaitasuna duzu, zure goxotasun eta umorea lasaigarriak dira, etxean bezela sentitu gara egindako bi saioetan eta emaitzak brutalak izan dira, kriston argazki polittak, oroitzapen ederrak 💖

Bikotea zuriz jantzita, haurdun dagoen sabela eskuekin samurki inguratzen, kanpoan.

Ihintza eta familia


Hasierako urduritasunak lasaitasunean eta konfiantzan bilakatzeko gaitasuna. Bigarren saioa erraz ta goxo egitekoa, hirugarrenean etxeko txikiarekin izugarrizko pazientzia eta umorea... Bihar auskalo zer izango den etxeko bigarren txikiarekin, biharko desiatzen 🙌😍 Profesional paregabea, dudik gabe!!! ♥️

Ama lorez apaindutako soinekoarekin, marra gorri-zuridun txanoa daraman jaioberria lo besoetan duela.

Emma (TORONTILE)


Esperientzia eta egun ederra, zure izateko era gozo eta sensibilitate handikoa. Besteen proiektuak, zurea izango balitz bezala maitatzen. 🐶🌸 Eskerrik asko danagatik 🫶🏽 besarkada bat hiruron partez (Lola, Nur eta Emma)

Ile kizkurreko emakume irribarretsua, sudadera urdin-berdea eta gona berdea jantzita, harrizko horma baten ondoan.

Eli eta familia


Joliiiin! Ezagun izatetik lagun pasatzea. Eta gure seme zaharrena oaindio zutaz nola akordatzean ikustea zoragarrie da😍. Hain lasai eote gea danok, seguro eta goxo… . Gure zaharrenak askotan esan izan diula argazki kamara ikusten donen: Iratxe ♥️ .

Familia haur txikiarekin zirku-karpa koloretsu baten aurrean, kanpoko azoka batean.

Ane eta familia


Zurekin esperientzia beti izan da ezinhobea... nire bizitzako momentu jakin batzuk betirako gordetzen lagundu didazu. Une goxoak, beste batzuk gaziak. Baina une jakin horiek zure begiradaren bitartez irudikatzea, nire kasuan beti izan da magikoa.

Eskerrik asko maitiiiiiiiii✨✨✨✨

Zuri-beltzeko argazkia: pertsona bat haur bat besoetan daramala pinudi bateko bidexkan.

Miren eta familia


Zure begietatik nere burua eta maite ditudanak ikustea da oparirik handiena. Gutxien espero duzunean eta gutxien dagoenean sortzen duzu magia, berdin du baso batean edo 50metro karratuko etxe bateko komunean. Zure begiradak beste dimentsio bat dauka eta zure lana miresgarria ❤️

Emakume gaztea egurrezko banku batean eserita, haurra besoetan duela eta irribarrez, atzean muino berdeak dituela.

Irati eta Junkal


Espazio segurua; zaintzatik eta juiziorik gabeko begiradatik 💕🧚🏽‍♀️

Marroiz jantzitako bi emakume gazte harrizko lurrean elkarren ondoan eserita, begiak itxita eta eskuak helduta.

Amaia (OREKARIAK)


Beti suuuper eroso, oso hurbileko eta benetazko gauzak urtetan dire holakoa zarelako zu bebai (zaurgarri?🥰) 💕 nabaritzen da egiten dozuna gustetan jatzula ta hori transmititu egiten da saioaz disfrutatzerako orduan. Bai lanerako, bai bizitza pertsonalerako argazki saio hoberenak zureak 🫶🏼 Eskerrik asko zure eskuzabaltasunagatik! 🥰

Argazkilaria bi lagun besarkatuta argazkitzen landa-bide batean, zelai berde eta zuhaitzen artean.
Iratxe Etxeandiaren logotipoa.