Bizitzaren etapa bakoitzak bere erritmoa, bere edertasuna eta bere istorioak ditu. Haurdunaldiak, familiak, ezkontza ospakizunak edo arimadun proiektuak izan, nire lana une bakoitza errespetuz, presentziaz eta zintzotasunez dokumentatzea da.
1.ELKAR EZAGUTUKO DUGU
Bizitzako zein uneaten zauden kontatuko didazu, zer esperientzia bizitzen ari zaren eta zer den zuretzat garrantzitsua.
Elkarrekin sortuko dogu erritual hau; lekua, data, jantzitegia...
2. SAIOAREN EGUNA
Zuen ondoan egongo naiz bidelagun. Espazio seguru bat sortuko dugu, aske mugitzeko aukera duzun espazioa. Modu naturalean, konexioak sortzeko eta kameraz ahazteko.
Tentsioa desagertzen danean, egia azaltzen da.
3. AUKERAKETA ETA EDIZIOA
Irudi bakoitza banan-banan aukeratu eta editatuko dut. Zure istorioaren kontakizuna oinarritzat hartuz.
4. UNEAK KONPARTITU
Argazkiak galeria digital batean jasoko dituzu, ikuskatzeko eta deskargatzeko erraztasunez. Denbora pasa ahala, irudi horiek memoria bihurtuko dira.
Zenbat argazki jasoko ditut?
Ez dut kopuru zehatz batekin lan egiten. Istorio bakoitza ezberdina da, eta helburua ez da argazki asko entregatzea, baizik eta bizi izan duzuena osotasunean kontatuko duen bilduma bat sortzea.
Zenbat irauten du saio batek?
Ez dut erlojuari begira lan egiten. Saio bakoitzaren iraupena zuen erritmoaren, beharren eta uneak eskatzen duenaren araberakoa izango da.
Non egiten dira saioak?
Zuentzat zentzua duen lekuan. Etxean, naturan, hirian edo zuen istorioaren parte den edozein espaziotan. Zuen beharretara moldatzen naiz.
Zer egin kameraren aurrean eroso ez bagaude?
Ez duzue esperientziarik izan behar, ezta zer egin jakin ere. Nire lana giro lasaia sortzea da, zuek zareten bezala sentitu zaitezten. Uneak naturaltasunez gerta daitezen enfokatzen naiz.
Noiz jasoko ditut argazkiak?
Saio gehienak 30 eguneko epean entregatzen ditut, galeria digital pribatu baten bidez. Ezkontzen kasuan, entrega-epea luzeagoa da, editatzeko denbora gehiago behar delako.
Nola egiten da erreserba?
Data gordetzeko %30eko seinalea eskatzen dut. Gainerakoa lana entregatu aurretik edo entregatzean ordaintzen da, aukeratutako zerbitzuaren arabera.
Idatzi mezu bat, eta zurekin jarriko naiz harremanetan :)
Zalantzan bazaude, elkarrekin ikusiko dugu zein den biderik egokiena.