Minimalist black ink signature on a light cream background.
«Istorio bakoitza, elkarrizketa batekin hasten da» esaldia eskuz idatzita, hondo zurian.

Agian badakizu zer nahi duzun. Agian ideia bat besterik ez duzu. Edo, besterik gabe, bizitzen ari zaren une hori gorde nahi duzu.

Kontatu lasai, pozik entzungo zaitut!

Bizitzako zein momentutan zaude/zaudete? Baduzu/duzue kezkarik edo zalantzarik? Zer ospatu edo gorde nahi duzu/duzue? Zerbait bururatu zaizu/zaizue nire lana ikustean?

Zuri-beltzeko argazkia: jaioberri baten oin txikia, gertutik.
Banner zuri minimalista, testu leun batekin.
ZEIN DA SAIOEN AURREKONTUA?

Saio bakoitzaren beharrizanak eta denborak ezberdinak dira eta hala dira aurrekontuak. Idatzi mezu bat konpromezu barik, eta informazio guztia jasoko dozu.

Zenbat argazki jasoko ditut?

Ez dugu kopuru zehatz batekin lan egiten. Istorio bakoitza ezberdina da, eta zuzenean baldintzatzen du bai denborak zein edukiak.

Zenbat irauten du saio batek?

Ez dugu erlojuari begira lan egiten. Saio bakoitzaren iraupena zuen erritmoaren, beharren eta uneak eskatzen duenaren araberakoa izaten da. Hala ere, saio bakoitzaren iraupenaren aurreikuspen bat egiten dugu.

Non egiten dira saioak?

Zuentzat zentzua duen lekuan. Etxean, naturan, hirian edo zuen istorioaren parte den edozein espaziotan. Zuen beharretara moldatzen naiz. Eta toki berriak ezagutu nahi badituzue, nik proposatuko dizkizuet.

Zer egin kameraren aurrean eroso ez bagaude?

Ez duzue esperientziarik izan behar, ezta zer egin jakin ere. Nire lana giro lasaia sortzea da, zuek zareten bezala sentitu zaitezten. Hala ere, naturaltasun horren barruan, momentuoro izango dugu aukera nola gauden konpartitzeko, beharrezko balitz dinamikak aldatzeko...

Noiz jasoko ditut argazkiak?

Saio gehienak 30 eguneko epean entregatzen dira, galeria digital pribatu baten bidez. Betiere jasotako materialaren araberakoa izango da edizio denbora.

Nola egiten da erreserba?

Saioa baieztatu eta data erreserbatzeko %30eko aurrerakina eskatzen dugu. Nahi izan ezkero zerbitzua bere osotasunean ordaintzeko aukera dago hasieratik.

Geratzen den zatia lanaren entrega egunean egingo da, faktura bitartez.

Idatzi mezu bat, eta harremanetan jarriko naiz :)

ZER GERTATZEN DA HITZARTUTAKO EGUNEAN EZ BADAGO SAIOA EGITERIK?

Lasai, ez larritu. Elkarrekin hitz egin eta saioa egitea ezintzen duen arrazoia konpondu badezakegu, hala egingo da. Bestela, data berri bat adostuko dugu elkarrekin, posible bada. Ez bada posible, emandako aurrerakinaren zati proportzionalarekin geldituko nintzateke, kudeaketa gastuei aurre egiteko.

OPARITU DAITEKE SAIO BAT?

Bai! Kontatu zeinentzako dan, nola egin nahi dozun eta opari txartel pertsonalizatu bat egingo dugu.

Iratxe Etxeandiaren logotipoa.